EZ DUGU NAHI
 IDAZLEAK

Edurne Elizondo

ORRIALDEAK

234

PREZIOA

18 euros

ISBN

978-84-8136-624-2

Pour acheter ce livre cliquez sur le bouton en bas de page.
Liburua

Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian

1990eko hamarkadan milaka euskal gaztek ezezko borobila eman zieten armada espainiar eta frantsesari.

Ezezko erradikal horrek belaunaldi oso bat goitik behera markatzeaz gain, euskal jendarte osoa zeharkatu zuen, soldaduskarekin amaitzeko gai izan zen mugimendu horrek armadekin bat egitera deitu zituzten gazteak gainditu, eta herritar multzo guztiz zabala borrokara biltzeko gaitasuna izan baitzuen.

Mugimendu anitz horrengana hurbiltzeko arrazoiak ugariak izan ziren: antimilitarismoa,abertzaletasuna, bakezaletasuna…

 

Zertako irakurri liburu berria hau ?

Liburu honek intsumisioaren baitako ahots eta ikuspegi guzti horiek bildu nahi izan ditu, irakurleak bere ondorio propioak atera ditzan, protagonisten hitzetan ezinbesteko ariketa izango baita hori oraingo eta etorkizuneko borrokei ekiteko

 

Idazleak

Edurne Elizondo Beran jaioa da, 1972. urtean. Kazetaritza ikasketak Leioan egin zituen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Eginegunkarian eta Egin eta Xorroxin irratietan egin zituen lehenengo kazetaritza lanak. 1993an hasi zen Euskaldunon
Egunkarian lanean, eta 2003an itxi arte aritu zen bertan. Egun Berriako kazetaria da. 2004an Itoitz. Porla- nezko gezurraargitaratu zuen.

 
 
IGO 
© 2005