MITO HURBILAK
Euskal mitologia jendeen bizitzan
 IDAZLEA
Anuntxi Arana.
Jean Louis Davant-en aitzinsolasa
ORRIALDEAK

186

PREZIOA

15,24 euro

ISBN

2-913842-04-6

Pour acheter ce livre cliquez sur le bouton en bas de page.
Liburua

Aspaldian sortuak eta haziak izanagatik, gaur egun ere unkitzen gaitu mitoen ederrak, eta haien mintzaira ulertzen dugu, gu garabiltzaten munduaren eta bizitzaren kezka berdintsuak darabiltzatelako haiek. Eta jendarte batek bere burua miratzen baitu bere mitoetan, haiek batzuk politikaratu zaizkigu orain, erligioaren eta politikaren artean ohi diren zubiak baliaturik, funtzio berriak betearaziz. Liburu honek mito eta pentsaeraren arteko harremanak aipatzen ditu hainbat gaitan zehar (ekaitza, heriotza, ura, auzoak, emazteak, apezak...), kondaira ugarietan oinarriturik eta beste herrietako tradizioekin alderaturik. Eta, beroan bero, “Mari” delakoaz eta hizkuntzaren sexismoaz ezohiko eritziak ematen ditu.

Idazlea

Anuntxi Arana, Luiandon (Aiara) sortua 1947an, Angelun bizi da. Antropologoa, euskal mitologiaz egin du doktorego tesia 1996an, Iparraldean euskaraz idatzi den lehena, Orozko haraneko kondaira mitikoei buruz. Bestalde, Iparraldeko sinesmenak eta ipuinak ikertu ditu (Bidarraiko harpeko saindua liburua, eta Cerquanden ipuinen edizioa)

 
 
IGO |
© 2005