|
Nahiko egonkorrak
izaten dira mitoak beren egituran eta bostehun urte dituzten kondaira
batzuek antza handia dute XX. Mendean bildu izan direnekin. Halere,
eraldaketak ezagutu dituzte denboran zehar, kontatzaileen testuinguru
ekonomiko, sozial edo izpiritualekiko berrikuntzak bereganatu
baitituzte. Horrela onartu ditu mitologiak deabrua eta ama birgina,
bere erara moldaturik eta bere moduko sinkretismoa sortuz. Beste
elementuak ere bereganatu ditu, hala nola aurrerapen teknologikoak eta
suzko armak, izaki mitikoetatik begiratzeko edo haien suntsitzeko
erabiliak izan direnak.
Alabaina, suntsitu ondoan berdin azaltzen izan omen dira laminak,
jentilak eta horrelakoak, eta akaberarik akabera iraun dute mitoek.
|
| Anuntxi
Arana, Luiandon (Aiara) sortua 1947an, Angelun bizi da. Antropologoa,
euskal mitologiaz egin du doktorego tesia 1996an, Iparraldean euskaraz
idatzi den lehena, Orozko haraneko kondaira mitikoei buruz. Bestalde,
Iparraldeko sinesmenak eta ipuinak ikertu ditu (Bidarraiko harpeko
saindua liburua, eta Cerquanden ipuinen edizioa). |